Imagen
Helburuak
Ermuko Udalak datozen urteetan herrian euskara sustatzeko ekintza plana diseinatu nahi du. Horretarako, zure iritzia jaso nahi dugu, udalerrian euskarak egun duen egoera aztertu, ondo egindakoak eta hobetzekoak identifikatu eta aurrera begirako lan ildoak zehazteko.
Parte-hartzaileak
Ermuko herritarrak
Parte-hartzeko bideak eta kontaktua
Interesdunek parte hartu ahal izango dute orri honetan eskuragarri dagoen galdetegia betez. Uztailaren 7ra arteko epea dute.
Ekimen honi buruzko edozein zalantza izanez gero, euskara teknikariarekin harremanetan jar zaitezke kanal hauen bidez:
Telefonoa: 943179147
Posta elektronikoa: euskara@udalermua.net
Emaitzak