Aurrekontu parte-hartzaileak 2017

 

 

2017 urte honetan, berriz ere, udal aurrekontuen lehentasunak finkatzen lagunduko diguten herritarren ekarpenak biltzeko bidea ireki dugu Ermuko Udalean.

Ildo horretatik, Ermuko udalean lantzen ari garen ardatz estrategikoak aurkeztu nahi izan dizkizuegu eta eskatzen dizuegu inprimaki honetan adieraz dezazuen hurrengo urterako dituzuen kezkarik handienak, lehentasunak eta estrategia aurrera eramateko proposamenak.

Ekarpen horiek, zalantzarik gabe, kontuan izango ditugu 2017ko Udal Aurrekontuak prestatzerakoan, eta nolanahi ere, Ermua denon artean hobetzen lagunduko digute.

Eskerrik asko.

Presupuestos participativos

 

Helburuak

  • Ermuko herritarrek 2017an lan egiteko lehentasunezkotzat jotzen dituzten esparruak ezagutu nahi ditugu.
  • Gainera, eremu horietan jarduteko, pertsonek helarazi nahi dizkiguten proposamen zehatzak jasoko ditugu.

Udal-gobernuak erabakiko du udal-aurrekontuan zeintzuk sartuko diren, proposamenen bideragarritasun teknikoa aztertu ondoren.

Parte-hartzaileak

Baldintza hauek betetzen dituen pertsona oro:

  •  Ermuan erroldatuta egotea
  •  18 urte izatea

Prozesu honetan parte hartzeko, pertsonei identifikatzeko eskatuko zaie, izen-abizenak eta NANa adierazita.

Parte-hartzeko bideak

  • Etxe guztietan postontzietan jarriko dugun paperezko galdetegia betez.
  • Nahiago baduzu, udalaren webguneko online galdetegia betez.

Galdetegiak aurkezteko epea: martxoaren 9tik 19ra.

Paperezko galdetegiak leku hauetan aurkeztu daitezke:

  • Abiapuntun, Lobianon, liburutegian eta kiroldegian prestatutako kutxetan
  • Postetxean utziz (ez da behar frankeorik)
  • Leku eta data hauetan dauden karpetan:
    • Martxoak 9 eta 167, osteguna, Patxi plaza eta Santa Ana: 18etatik 20etara
    • Martxoak 10 eta 17, ostirala, Patxi plaza, San Pelaio eta San Lorentzo: 18etatik 20etara.

Formulario