Aurrekontu parte-hartzaileak 2019

 

 

2019 urte honetan, berriz ere, udal aurrekontuen lehentasunak finkatzen lagunduko diguten herritarren ekarpenak biltzeko bidea ireki dugu Ermuko Udalean.

Ildo horretatik, Ermuko udalean lantzen ari garen ardatz estrategikoak aurkeztu nahi izan dizkizuegu eta eskatzen dizuegu inprimaki honetan adieraz dezazuen hurrengo urterako dituzuen kezkarik handienak, lehentasunak eta estrategia aurrera eramateko proposamenak.

Ekarpen horiek, zalantzarik gabe, kontuan izango ditugu 2019ko Udal Aurrekontuak prestatzerakoan, eta nolanahi ere, Ermua denon artean hobetzen lagunduko digute.

Eskerrik asko.

Presupuestos participativos

 

Helburuak

  • Ermuko herritarrek 2019an lan egiteko lehentasunezkotzat jotzen dituzten esparruak ezagutu nahi ditugu.
  • Gainera, eremu horietan jarduteko, pertsonek helarazi nahi dizkiguten proposamen zehatzak jasoko ditugu.

Udal-gobernuak erabakiko du udal-aurrekontuan zeintzuk sartuko diren, proposamenen bideragarritasun teknikoa aztertu ondoren.

Parte-hartzaileak

Baldintza hauek betetzen dituen pertsona oro:

  •  Ermuan erroldatuta egotea
  •  18 urte izatea

Prozesu honetan parte hartzeko, pertsonei identifikatzeko eskatuko zaie, izen-abizenak eta NANa adierazita.

Parte-hartzeko bideak

  • Etxe guztietan postontzietan jarriko dugun paperezko galdetegia betez.
  • Nahiago baduzu, udalaren webguneko online galdetegia betez.

Galdetegiak aurkezteko epea: azaroaren 22tik 30era.

Paperezko galdetegiak leku hauetan aurkeztu daitezke:

  • Abiapuntun, Lobianon, liburutegian eta kiroldegian prestatutako kutxetan
  • Postetxean utziz (ez da behar frankeorik)  
  • Leku eta data hauetan dauden karpetan:
    • Asteazkena, azaroak 28, Patxi plaza, San Pelayo eta San Lorentzo: 18etatik 20etara.
    • Osteguna, azaroak 29, Patxi plaza: 18etatik 20etara.
    • Ostirala, azaroak 30, Patxi plaza, San Pelayo eta San Lorentzo: 18etatik 20etara.

Emaitzak

2019ko aurrekontuetan parte-hartzeko prozesuaren emaitzak aurkeztea gai orokorren informazio batzordean, 2018ko abenduaren 18an. Saiorako esteka.

 

Formulario