Aurrekontu parte-hartzaileak 2020

 

 

Aurten, berriz ere, zuen ekarpenak jaso nahi ditugu, 2020ko udal aurrekontuetan lehentasunak definitzeko lagungarriak izango baitira.

Liburuxka honetan, adieraz dezakezue zein arlotan lan egin beharko genukeen lehentasunez, eta horrez gain, zuen proposamen zehatzak helaraz ditzakezue.

Zuen laguntza eskertzen dizuegu.

Presupuestos participativos

 

Helburuak

  • Ermuko herritarrek 2020an lan egiteko lehentasunezkotzat jotzen dituzten esparruak ezagutu nahi ditugu.
  • Gainera, eremu horietan jarduteko, pertsonek helarazi nahi dizkiguten proposamen zehatzak jasoko ditugu.

Udal-gobernuak erabakiko du udal-aurrekontuan zeintzuk sartuko diren, proposamenen bideragarritasun teknikoa aztertu ondoren.

Parte-hartzaileak

Baldintza hauek betetzen dituen pertsona oro:

  •  Ermuan erroldatuta egotea
  •  18 urte izatea

Prozesu honetan parte hartzeko, pertsonei identifikatzeko eskatuko zaie, izen-abizenak eta NANa adierazita.

Parte-hartzeko bideak

  • Etxe guztietan postontzietan jarriko dugun paperezko galdetegia betez.
  • Nahiago baduzu, udalaren webguneko online galdetegia betez.

Galdetegiak entregatzeko epea: azaroaren 8tik 17ra.

Paperezko galdetegiak leku hauetan aurkeztu daitezke:

  • Abiapuntun, Lobianon, liburutegian eta kiroldegian prestatutako kutxetan
  • Postetxean utziz (ez da behar frankeorik) 
  • Leku eta data hauetan dauden karpetan:
    • Azaroaren 13an, asteazkena, Patxi plaza, San Pelayo eta San Lorentzo: 18etatik 20etara.
    • Azaroak 14, osteguna, Patxi plaza eta San Isidro: 18etatik 20etara.
    • Azaroak 15, ostirala, Patxi plaza, San Pelayo eta San Lorentzo: 18etatik 20etara.

Emaitzak

Emaitzak kontuen eta ogasunaren batzorde bereziaren informazio saioan aurkeztu ziren, 2020ko urtarrilaren 21ean. Saiorako esteka.

Formulario