Aurrekontu parte-hartzaileak 2023

 

 

 

Aurreko urteetan bezala, 2023ko Udal Aurrekontuak osatzeko partaidetza-kanala abian jarri dugu. Aurten ere, guztion artean ekarpenak egiteko aukera izango dugu, hiri inklusiboagoa, erresilienteagoa eta iraunkorragoa eraikitzen jarraitzeko.

Urte honetan zehar, gure hiriaren etorkizunerako oso garrantzitsuak diren partaidetza-prozesuak gauzatzen ari dira: Mugikortasun Iraunkorreko Plana, Hiri-Agendaren Ekintza-Plana, Hiri Hezitzailea eta Adineko Pertsonentzako Hiri Lagunkoia proiektuetatik eratorritako ekintza-planak, eta abar.

Parte hartu duten pertsonen ekarpenak, prozesu berri honetako ekarpen eta ideiekin batera, Ermua hobetzen lagunduko digute, zalantzarik gabe.

Oraindik parte hartu ez baduzu edo elkarrekin lan egiten jarraitu nahi baduzu, zure proposamenen zain gaude.

 

PARTE HARTU!

Presupuestos participativos

 

 

 

Helburuak

  • Ermuko herritarrek 2023an lan egiteko lehentasunezkotzat jotzen dituzten esparruak ezagutu nahi ditugu.
  • Gainera, eremu horietan jarduteko, pertsonek helarazi nahi dizkiguten proposamen zehatzak jasoko ditugu.

Udal-gobernuak erabakiko du udal-aurrekontuan zeintzuk sartuko diren, proposamenen bideragarritasun teknikoa aztertu ondoren.

Parte-hartzaileak

Baldintza hauek betetzen dituen pertsona oro:

  •  Ermuan erroldatuta egotea
  •  18 urte izatea

Prozesu honetan parte hartzeko, pertsonei identifikatzeko eskatuko zaie, izen-abizenak eta NANa adierazita.

Parte-hartzeko bideak

  • Etxe guztietan postontzietan jarriko dugun paperezko galdetegia betez.
  • Nahiago baduzu, udalaren webguneko online galdetegia betez.

Galdetegiak aurkezteko epea: irailaren 19tik urriaren 2ra.

Paperezko galdetegiak leku hauetan aurkeztu daitezke:

  • Abiapuntun, Lobianon eta kiroldegian prestatutako kutxetan
  • Postetxean utziz (ez da behar frankeorik)  
  • Leku eta data hauetan dauden karpetan:
    • Irailak 28, asteazkena, Patxi plaza, San Pelaio eta San Lorentzo: 18etatik 20etara.
    • Irailak 29, osteguna, Patxi plaza eta San Isidro: 18etatik 20etara
    • Irailak 30, ostirala, Patxi plaza, San Pelaio eta San Lorentzo: 18etatik 20etara.

Emaitzak

Emaitzak kontuen eta ogasunaren batzorde bereziaren informazio saioan aurkeztu ziren, 2022ko azaroaren 22an. Saiorako esteka.

 

 

 

Formulario