Imagen
Eitzaga - Etxeberria
Jauregi hau 1717. urtean eraiki zen eta Eitzaga-Etxeberria familiarena izan zen.
Eraikin honen gauzarik ikusgarriena armarria da. Bertan, maskor bat agertzen da, Donejakue bidearen ezaugarria, eta, beraz, Santiago bideetako bat Ermutik igarotzen zela uste da.
Eraberritu ondoren, 2004. urtetik aurrera Alboka Musika Eskolaren eraikina da, non herriko haur askok musika ikasi duten eta ikasten ari diren.
Imagen

Ikasleentzat proba
Taldeka banatuta, ikasleek lau hitz topatu beharko dituzte letra zopan: alboka, musika, Santiago eta maskorra.