Hezkuntza ibilbidea
Jarraian erakusten den ibilbideak ikasleak inguratzen dituen ingurunera hurbiltzea du helburu, modu dinamikoagoan esploratu eta ikasteko aukera emanez. 9-10 urtetik gorako ikasleentzat pentsatuta dago, eta ibilbidea eta lotutako jarduerak egiteko aurreikusitako denbora 45-60 minutukoa da.
Metodologia
QR kodeek hainbat aukera eskaintzen dituzte, dinamikoak eta teknología berriekin lotuak, haurren ikaskuntza-prozesuan oso baliagarriak izan daitezkeenak.
Gainera, herriko kaleak, eraikinak eta bizi eta hazi diren udalerriko lekurik adierazgarrienak lehen pertsonan ezagutzeak kontzeptu berri horiek iraunkorragoak izatea eta hobeto barneratzea ekarriko du.
Ikasleek QR kodeetan eskaneatuko duten informazioa irakurriko dute eta hurrengo geldialdira joko dute. Formatu ezberdinak aurkeztuko dira, gutunak, bideoak edo albisteak, besteak beste, ibilbidea monotonoa izan ez dadin eta irakurketa bakoitza aurrekoaren desberdina izateko, bai informazioari dagokionez, bai zentzu bisualean ere.
Era berean, hurrengo geldialdira jarraitu ahal izateko, taldeko ariketa bat gainditu beharko da, talde-lana eta lankidetza sustatuz.
Ibilbideak, beraz, zati teorikoago bat izango luke, eta beste zatia haurrak estimulatuko dituen zerbait izango litzateke, motibatzeko eta aktibatzeko, inguruko egoera errealetan aktiboki inplikatuz.
