Baldespina jauregia

Nik, Juan Nepomuceno Orbe Mariaca, Baldespinako markesa eta militar karlistak, mila zortziehun eta hirurogeita hamasei urte honetan, ezin dut nire Ermuko etxebizitza zaindu, Baldespina jauregia. Frantziara erbesteratu behar izan dut, eta nahi dudan azken gauza da hainbeste estimatzen dudan jauregiak berriro ere kalteren bat jasatea, 1834an su hartu zuenean bezala.
Horregatik, 1.000 kilo txokolate edo 1.000 kilo litxarreria eskaintzen dizkiot nire etxea hobekien zaintzen duenari. Ni ez nagoen bitartean, jauregiari eraso egin dakioke, okupatu edo setiatu. Beraz, zaintzen duenak erantzukizun handia hartuko du bere gain.
Jauregiaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- Eraikina 1760an eraiki zen
- Eraikuntza lanen arduraduna Sebastian Lekuona izan zen, eta geroago, Josep de Zuaznabar
- Eraikin handia da, kupula bakarrekoa
- Lau fatxada ditu
- Guztira hiru solairu eta hainbat balkoi ditu
- Orbe eta Larreategiren bi armarri ditu
Ni kanpoan naizen bitartean eraikinaz arduratzen denak honako zeregin hauek bete beharko ditu:
- Barruko eta kanpoko babesa
- Zaintza
- Mantentze-lanak
- Suteen prebentzioa

Ikasleentzat proba
Parte-hartzaileak bosteko taldetan bilduko dira, eta talde bakoitzak argudiatu beharko du zergatik izango liratekeen jauregia hobekien zainduko luketenak eta, beraz, saria jasoko luketenak. Talde guztiek ozenki azalduko dituzte beren arrazoiak, eta ondoren gehien konbentzitu dituen taldeari emango diote botoa. Boto gehien jasotzen dituen taldea izango da 1876an Ermuko jauregi enblematiko hau defendatuko zuena.