Imagen
Bustintza - Palaziozarra eraikina
Bustintza-Palaziozarra eraikina Izelaieta kalean kokatzen da. Andres de Orbe kardinalaren jaiotetxea izan zen.
Palaziozarra bi zatitan bereizita dago: bata, eraikinaren hiru ataletatik ezkerren dagoena, XVI. mendekoa da eta gaur egun hondakin egoeran dago. Bestea, eskuinean dagoena, beste bi atalez osatua dago, biak XVIII. mendekoak eta zutik.
Bigarren solairuan, balkoiaren alde banatan, Orbetarren eta Larreategitarren armarriak daude. Gero biek bat egin zuten Andres de Orbek Baldespina Jauregia eraiki zuenean.
Bustintza Berpizkunde garaikoa da, ziur asko antzina dorretxe bat zegoen tokian eraikia.
Imagen
