Imagen
Baldespina Markesa kalea
Kale hau barrengo kalea dugu, Erdikokale edo Artekaleren azpikoa, Osin errekaren kontra zegoena.
Esan bezala, barrengo kalea dugunez, lehen Barrenkale izenaz ezagutzen zen.
Kale kantoian Antonatxa eta Lasalde baserriak kokatzen ziren; beherago hiru altuerako etxez osatutako bi ilara, eta kalearen amaieran, Santiago eliza eta 1760. urtean altxatu zuten Baldespina jauregia. Bertan, XVII. mende hasieratik, Santa Margarita konbentuaren egoitza egon zen.
Imagen
