Eitzaga - Etxebarria eraikina

Imagen
Eizaga-etxebarria etxea

Eraikuntzaren ezaugarririk azpimarragarriena bere armarria da. Inskripzioan 1717. urtea aipatzen da, Eitzaga-Etxebarriaren jabetzakoa dela agertzen du. Donejakue bidearen adierazgarria den maskorra ere ikus daiteke, Santiagorako erromes-bide horren adarretako bat gure ingurutik igarotzen zenaren seinale.

Armarriaz gain, luxurik gabeko etxea da, balkoirik eta bestelako apaingarri berezirik gabekoa.

Eraberritu ostean, 2004 urteaz geroztik, herriko Alboka Musika Eskolaren egoitza da. Jabeei dagokionez, eta armarriari erreparatuz, ondorioztatu dezakegu Eitzaga-Etxebarria familiarena zela.

Gerora, "Ardinarrukua" (ardi-larruarena, urte bateko inauterietan ardi-mozorroagatik aukeratutako izena) ezizeneko Mallabiko gizon batena izan zela baieztatu daiteke. Bere garaian, 70eko hamarkadan zehazki, "Kajonerakua" izenez ere ezagutzen zen eraikina, aurrezki-kutxa bertan zegoelako.

Dokumentuak