Imagen
Santa Ana - Estartaburu hilerria
1981eko irailean itxi zen betirako kanposantu zaharra, anbulatorio azpiko Estartape lur eremu osoa betetzen zuena eta Pagorbeko hilerri berria martxan zela.
Jatorrizko sarrera kontserbatzen da, estilo neoklasikoko harlanduzko arkua, ateburuan "Año 1893" inskripzioa eta alboetan pinakulu bana dituena.
1854koa da idatzizko lehen aipamena, "Camposanto nuevo" bezala jasota dagoela agirietan.
Ehorzte-leku ezberdinak izan ditu herriak: antzina Santixau parrokia, eta oraintsuago San Antonio eta Sallabenteko ermitak. Kapera bat zuen erdi-erdian, lurra eman aurretik gorpua utzi eta otoi zein bedeinkapen guztiak egiteko. Kaperatik gertu, panteoi banaka batzuk eta gainontzeko hilobiak lurrean egindako zuloetan zeuden.
Imagen
