Orbe Kardinala Plaza
Herriko plazak Andres Orbe Larreateguiren izena darama.
1672. urtean Ermuan jaio zen, eta eragin handiko pertsona izan zen XVIII. mendearen lehen herenean: gizon erlijiosoa eta estatu mailan kargu altuak izandakoa.
1716. urtean Sevillako Inkisizioko fiskal izendatu zuten eta 1721ean Bartzelonako elizbarrutia lau urtez gobernatu zuen, bertako gotzaina zelarik.
Valentziako artzapezpiku ere izan zen, baita nuntzio apostolikoa eta Gaztelako Kontseiluko gobernadore ere.
1733. urtean, Espainiako Inkisizioaren agintari goren izendatu zuten: Inkisidore Orokorra.
Felipe V.ak, Andres Orbek egindako lana saritzeko asmoarekin, Gaztelaren eta Baldespinako markesaren tituluak eman zizkion, titulu hauek hurrengo belaunaldiei eskualdatzeko aukerarekin.
Baldespina Jauregia eraikitzeko agindua eman zuen, Ermuko eraikin enblematikoenetako bat. Jauregi honen inguruan informazio gehiago kontsulta daiteke bere fitxan.

Informazio gehigarria
- Orbe Larreátegui, Andrés Agustín de (1672-1740) | Real Academia Española
- Andrés Agustín de Orbe y Larreátegui | Real Academia de la Historia
- Liburua: Historia crítica de la Inquisición en España. Juan Antonio Llorente (1822). 229 orria.