Probaleku

Bizkaiko probalekurik zaharrena zen Ermukoa.

Gipuzkoan sasoi batean debekatuta zeuden joko eta apustuak, horregatik, Bizkaiko mugako lehen herri honetara jotzen zuten apustulari, probalari, idien jabe eta adin guztietako ikusleek.

Gainera, gure udalerriko baserrietako idiak goi-mailako probetan ibili ziren.

Ermuko Probaleku kalean dagoen proba-harria enkantxoan erabilitako bietatik zaharrena da: harri zakarra zen, aurre arin eta atze astunekoa, eta proba gaitzetarako erabiltzen zen.

Gaur egun idi-probetako harria mantendu egin da, garai hobeetan plazak suposatzen zuena sinbolizatuz. Inguruneak eraldaketa urbanistiko eta obrak jasan zituen trafikoa antolatu eta bideratu ahal izateko eta eraikinen "lekualdatzea" ahalbidetzeko. Horrela oinezkoen igarotzea erraztu da eta kaleei zabalera eman zaie.

Imagen
Prueba de Bueyes en Probaleku

 

 

Dokumentuak