Torreta Etxea
Eraikin palazial hau 1510. urtea baino lehen sortua da, eta ziur aski, kontserbatzen den herriko eraikinik zaharrena izan daiteke.
Hiru maila ditu, eta bere funtzio printzipala herriko sarbideak kontrolatzea eta babestea zen. Hala ere, bere funtzionalitatearekin lotutako beste teoria bat ere existitzen da, nobleziarekin eta gotorleku txikiaren defentsarekin lotuta.
Defentsa horrek zerikusia izan lezake Bandoen Gerrekin, euskal familia nobleen arteko liskarrarekin, eta noble beligeranteen familiak babestearekin, hain zuzen.
XVI. mendeko eraikin hau goitik behera eraberritu zen 90eko hamarkadan, eta jatorrizkoaren itxuratik oso elementu gutxi mantendu ziren. Torreta Etxea Italiatik ekarritako jauregi toskanarraren eredupean eraiki zen, Durangotik zetorren Errege Bidearen ondoan. Horrek eraikinaren orientazioa baldintzatu zuen, iparraldera begira baitago. Santa Margarita konbentuko monjeen jabetzakoa ere izan zen.
