Imagen
Zubiaurre kalea
Izena erreka estali gabe zegoen sasoia dakarkigu akordura, alde batetik bestera igarotzeko kalean zehar zubi desberdinak zeudenekoa. Zubiaur izeneko dorretxea ere bertan ezagutu zuten gure arbasoek.
Gutako batzuk erreka garbi eta oparoa ere ezagutu dugu, ur-txakur, ezkailu, aingira, errekako karramarro eta amuarrainez betea, berori baitzuten bizileku.
Erdi Aroan errekak mugatzen zuen herria, lubanarro edo foso naturalen funtzioa betez.
Almendra formadun bastida bat osatuz, hiru kale paralelo ziren Ermuko erdigunea: Barrenkale, Artekale eta Goienkale. Hiribilduaren perimetroaren kanpoan, ostera, Zubiaurre kalea eta Irulieta auzoa.
Imagen
