Biztanleria handitzea eta industria
Gipuzkoa Etorbideak bizitzeko leku bat behar zuen biztanleria hartzeko premia adierazten du, eta horrek, hein handi batean, bizitegi-eraikuntza desordenatu bat izatea ekarri zuen. Heldu berrien jatorria eremu jakin batzuei lotuta dago, baina ez dira bakarrak: 1947tik 1991ra bitartean, Gaztelatik etorritako biztanleek pisu handia islatzen dute, baita Galiziatik (zehazki, Ourensetik, Allarizetik eta gertuko eremuetatik 1950. urtetik aurrera) eta Extremaduratik etorritakoek ere. Biztanleria %340 hazi zen 1960 eta 1970. urteen artean: 3.020 biztanletik 14.651ra.
Inguru horretan, enpresa askok beren negozioak garatzeko beharrezko baldintzak aurkitu zituzten. Forjas de Ermua, S.A., Domingo Acha y CÍA, S.A. (DOMACO, metala lantzen zuen), Cuchillería del Norte S.A., eta Zubizarreta e Iriondo, S.L. (ZUBI-ONDO, eskuzko erremintak egiten zituen). Urteak igaro ahala, enpresa horiek hirigunetik alde egin zuten, eta horren ordez, aparkalekuak, etxebizitzak eta herritarrei egokitutako guneak eraiki ziren. Adibide bat Abeletxe hirugarren adineko etxea da, ZUBI-ONDOko orubean kokatua.
Bestalde, Unamunok Estatu Batuen atzerriko finantzaketa izan zuen eta TVA kapital alemaniarrarekin hazi zen. Inguru honetan motelgailuak egiten hasi zen, eta beste toki batzuetan planta ugari zituen multinazional baten kide izatera pasa zen, baina Ermuan geratzea lortu zuen Monroe eta Tenneco Automotiverako egokitutako industria-lurzoruari esker.
