Alejandro Aranburu Ormaetxea
Alejandro Aranburu Ormaetxea (1885-1956) Ermuko pilotari eta pertsonaia ezaguna izan zen, bai bere izaeragatik, bai Mexikon izandako abenturengatik. Ezaguna da baita errepublikarekin zuen harremanagatik eta honekin lotutako pasarteengatik. Arrazoi honengatik, erbesteratu egin zen Guda Zibila hasi bezain pronto 1936.urtean.
Ermuko ostatu bezala ezagutzen den eraikinean jaio zen 1885. urtean eta Ignacio Olañeta kaleko "Ranchoan" hil zen, berak esaten zion bezala. Bere aisialdian pilotan jolasten zuen, eta nahiz eta gaizki ez jolastu, ez zen kategoria profesionaletan jolastera heldu. Arlo profesionalean, tailer bat jarri zuen martxan, A.G.I. izena zuena bi bazkiderekin batera.
Droget ezizenaren jatorria bere izateko moduan dugu, beti egoten zelako brometan, txisteak kontatzen. Umorea menderatzeaz gain, abenturazalea eta geldiezina zen, segur aski Mexikora joatera eraman zuten bi ezaugarri, eta han ezagutu zuen Pancho Villa, Mexikoko Iraultzan elkarrekin borrokatu zutelarik (1911-1920).
Ermuko kontakizunen artean aurkitzen dugu bat kontatzen Drogetek eta beste lagun errepublikano batzuek kalejira eta klarineteekin ospatu zutela Errepublika aldarrikatu aurreko gaua Eibarren, 1931. urteko apirilaren 14an, Eibarren baino lehen.
Drogeten iturria
Errekalderanzko bidean aurkitzen dugun lehen iturria, Drogeten iturria dugu. Menditik jaisten zen uraren moldaketa egiteari esker, iturria zentratu eta bideratu zuen, momentura arte horrela ez zena. Ordutik, izen desberdinekin ezagutzen da: Drogeten iturrixa / Fuente de Droget / Drogeten iturria.
