Bernardo Garate Zenarruzabeitia "Kantabria"

Bernardo Garate Zenarruzabeitia, pilota munduan "Kantabria" bezala ezagututako kirolari handia Ermuan jaio zen, 1883an. 14 urte zituela, istripua izan eta ezkerreko besoan sekuelak geratu arren, ez zion pilotan jokatzeari utzi eta gorengo mailetara iritsi zen.

1901eko uztailaren 1ean Eibarren debutatu eta Izeta 22-21 menderatu zuen. Laster bere garaiko pilotaririk handiena bilakatu zen 1914. urtean erretiratu zelarik. Bere markarik esanguratsuena aste beteko aldearekin eskuzko eta palazko txapelak lortzea izan zen. 1951. urtean omenaldia egin zitzaion maila altuko kirolari ugari bildu zituen ospakizun batean.

Bere omenezko izena daraman kalean (Kantabria zeharkalea) txiskero tailerra izan zuen. Enpresa-gizon eta alkate moduan deskribatzen du 1955an zendu zeneko heriotza-agiriak, baina pilotari-ohia jasotzen du lanbide gisa.

Imagen
Bernardo_Garate

 

 

Dokumentuak