Francisco Izaguirre

Eusko Trenbideetako enplegatua eta Ermuko alkatea izan zen Francisco Izaguirre (1868-1943). Eskolastika Garate pianista eta musikan aditua zenarekin ezkondu zen, eta Ermuko Erdikokale kaleko “Eskolanekua” izeneko eraikinean bizi izan ziren.

Patxikok Euskal Trenbideetako zerbitzu elektrikoetan egin zuen lan zuzendari moduan eta konpainiako erloju guztien arduraduna izan zen. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiko erloju konpontzaile ofiziala izan zen, baita Eibarko eta Ermuko udaletxeetako eta Zaldibarko psikiatrikoko erlojuen arduraduna ere. Elektrizitatea zuen gustuko, horregatik tailer txiki bat egokitu zuen, hainbat piezarekin asmakizunak aurrera eraman ahal izateko.

Francisco Izaguirreren beste zaletasun bat astronomia zen, horregatik ibiltzen zen beti zerura begiratzen, izarretara. “Erleta” eraikinera begiratzen badugu, oraindik teilatuan berak egindako txoko karratua ikus dezakegu, teleskopioarekin zerura begiratzeko sortu zuen txokoa hain zuzen ere.

Ezagutzaren maitalea zen, horregatik bere liburutegian topografia, historia, anatomia, filosofia, aritmetika, telegrafia, geografia edo musikari buruzko liburu eta dokumentuak zituen. Galena-irrati bat zuen Patxikok, antena batekin eta askoren jakin-mina pizten zuen. Irratia entzutera garrantzi politiko edo kulturaleko pertsonak joaten ziren ere. Politikari bezala aritu zen urte batzuk, Ermuko alkate bezala 1909 eta 1916 urteen artean.

Imagen
Francisco Izaguirre mirando por el telescopio en el exterior

 

 

Dokumentuak