Isabel Lobiano Ibaseta
Ermuan jaioa, 1538ko uztailaren 26an, Isabelek leinu diruduna zuen jatorriz. Ama Clara Ibaseta zuen, eta aita, Juan Lobiano ermuarra, armadore eta merkatari boteretsua.
Isabel Lobiano Areizetako mojen komentura bidali zuten bederatzi urte zituela, balizko arriskuetatik babesteko eta espero zuen etorkizunerako prestatua izan zedin. Amaren aldeko birramonaren oinordetzan Mutrikuko Berriatua dorrea jaso zuen, "Sulengua" bezala ezagutzen dena. Zabiel jauregia ere berea izan zen, eta aitaren aldetik Ermuko Lobiano jauregia jaso zuen, baita inguruko lursailak eta lurrak ere.
Isabel lau urtez egon zen mejokin, babestuta eta aurrez ezarritako hezkuntza jasotzen, baina aldi berean, bere familia Pedro Idiakez Aranbururekin ezkontzeko negoziatzen ari zen. Familiak, maiorazkoarekin lotutako interesengatik mugituta, azkoitiarra baztertu egin zuen aukerarik komenigarriena bezala. Hala ere, Isabelek uko egin zion bere familiak ezarritako jarraibideei kasu egiteari, eta Pedro Idiakez Aranbururekin harremanetan jarraitu zuen gutunen bidez, ezkutuan. Bi moja eta konplize gehiagoren laguntzaz ihesaldia prestatu zuen, eta horri esker, bikotea elkartu egin zen.
Informazio gehigarria
Azpiazu, José Antonio (1999) Historia de un rapto: Isabel de Lobiano y Pedro de Idiaquez. Un retrato de la sociedad vasca de finales del siglo XVI. Encrucijadas, 1. Donostia. Erein.