Hiritarren Segurtasuna

Xedea

Udaltzaingoaren helburu nagusia da, batetik, pertsonak, haien askatasunak eta ondasunak babestea eta herritarren bizikidetza bermatzea, arau penal, administratibo eta, hala badagokio, zibilak esparru gisa hartuta, eta, bestetik, pertsonentzat eta ondasunentzat arriskutsuak diren egoerak prebenitzea, pertsona horiei eragin diezaieketen larrialdi-egoeretan esku hartzea, ekitaldi berezietan eta bide publikoko larrialdietan laguntza ematea.

Helburuak

  • Larrialdi egoerak ekiditea eta, gertatuz gero, pertsonentzat eta ondasunentzat eragindako kalteak ahalik eta gehien murrizten saiatzea.

  • Pertsonentzat eta ondasunentzat arrisku egoerak aurreikusten eta murrizten saiatzea.

  • Hiritarren arteko elkarbizitza arautzen duten neurriak - herrikoak nahiz herriz gaindikoak - betetzen direla bermatzea eta horien jarraipena egitea.

  • Berehalako arreta behar duten pertsona eta entitateei laguntzea eta informazioa eskaintzea.

  • Bideko segurtasuna areagotzea eta trafikoko arauak betearaztea.

Zerbitzuak eta proiektuak

  • Herrian larrialdi egoerak prebenitzea.

  • Larrialdi zerbitzuekin lankidetzan aritzea eta laguntza eskaintzea.

  • Pertsonen edo ondasunen aurkako erasoak ekiditeko kontrol edo bigilantzia jarduerak burutzea.

  • Pertsonen edo ondasunen aurkako erasoen aurrean interbentzioak egitea.
  • Arauak betetzen direna ikuskatzea eta kontrolatzea.

  • Hiritarrei arreta eskaintzea kalean, eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.

  • Trafikoaren eta aparkalekuen kontrola.

  • Bide segurtasunaren alorrean hiritarrak sentsibilizatzea eta formakuntza eskaintzea.

  • Bideko seinalizazio egokia diseinatzea.

Larrialdiko/arretarako telefonoak

  • Ermuko Udaltzaingoa: 943 17 63 00
  • SOS Deiak: 112
  • Ertzaintza: 943 53 17 00
Imagen
Contacto

Albiste nabarmenak