Hiri-antolamenduko plan orokorra

 

2015ean onartutako Ermuko hiri-antolamenduko plan orokorra etorkizuneko jarduketa ezberdinen planifikazioa zehazten duen oinarria da. Planaren helburuak, inguruko naturaren babeserako neurriekin batera, azpiegitura berrien, ekipamenduen, eta bizitegi eta industria guneen baldintzak ezartzea dira.

Mugikortasunari, irisgarritasunari, lanbideari, etxebizitza irisgarriari, etab. Dagokienez, herritarrek eskatutako beharrizan berriak egungo hirian integratu behar dira, hiria bera eraldatuz, eta atseginagoa eta osasungarriagoa den hiri eredu bat eraikiz. Planak proposamenak eta konponbideak bilatu ditu, dauden orbainak eta hirian esku hartzeko formula berriak aprobetxatzen saiatuz.

Horretarako, pertsona askoren elkarlana eduki dugu, bai udaletxearen barrukoa, bai beste administrazio eta partikularrena. Azken hauek, debate foroetan parte hartuz, ideiak emanez, etab. agiri honetan adierazitako hiriaren etorkizunerako apustu bat edukitzea lortu dute.