Hileko nobedadeak
Zure semeak edo alabak ez du oheratu nahi. Telebista ikusten gelditzen da eskolako lanak egin beharrean. Ez du bere gela atontzen, ez ditu mahaiko tresnak gordetzen eta lotsagabea da. Azken finean, zure pazientziak muga bat du eta egun osoan borrokan ari zarela iruditzen zaizu. Gida praktiko honek erantzuna emango die zure galderei:
Zein dira desobedientziaren alde psikologikoak? Zelan jardun zure seme edo alabaren adinaren eta nortasunaren arabera?
Ia hirurogei urtez, CIAk, espioitzaren munduan 'Konpainia' izenez ezagutzen denak, informazioa biltzeko eta espioitza operazioak egiteko lanik handienetakoa egin du planeta osoan barrena. Txiletik Vietnamera, Kongotik Uruguaira, Kanbodiatik Errepublika Dominikarrera, Vienatik Sobietar Batasunera, Iraketik Afganistanera.
Ohikoa da etxeko edo lagunarteko ezindu bati laguntzen diotenek tratamendu psikologikoa behar izatea, depresioak edo antsietateak jota. Bidezko laguntza, onarpena eta laguntza behar dituzte: besteak zaintzen ikasi behar dute baina euren burua zainduz. Horixe da liburu honen helburua. Gida erraza eta praktikoa da, zaintzailea bera gaixotu ez dadin edo adorerik gal ez dezan.
Zelan jausi gaitezke anorexiaren atzaparretan? Noiz kezkatu behar dugu? Zer egin behar da anorexia gainditzeko? Anorexia 'gaixotasuna' da, osasun fisikoa eta psikologia larriki kaltetu dezakeena, bizitza-kalitatea murrizten duena eta sufrimendu handia eragiten duena, bai anorexia duenarengan, bai familiarengan. Liburu honetan laguntza ematen da, arazoa duten pertsonek gaixotasuna gainditu dezaten eta erabat sendatzeko bidea aurkitzeko beharrezko informazioa eta aholkuak lor ditzaten.
Liburu honen helburua ohiko gaitzen inguruko oinarrizko gomendioak ematea da. Fitoterapiak, edo sendabelarren tratamenduak, erabilera asko eta asko ditu jasan ohi ditugun gaitz txiki edo handi batzuen arloan; izan ere, gaitz asko osa daitezke medikuarengana joan barik. Hala eta guztiz ere, hainbat gaixotasunetan osasunaren arloko profesionalen laguntza behar da, eta profesional horiei behar bezalako informazioa eman behar zaie hartzen dugun guztiari buruz, belar-infusioak barne.
AnimaLhada «diziplinarik gabeko» liburua da, beste hiru liburu biltzen dituena: animaLuno, animaLdos y animaL3D. «Liburu-objektu» honek honako hauek dakartza: testu laburrak eta hitz-jokoak, Autek «poemigas» deitzen dituenak; egileak eginiko eta interpretaturiko CD bat; erabat eskuzkoak diren teknikak erabiliz lapitzez eginiko marrazkien gaineko zenbait animazio dituen DVD bat; eta beste irudi batzuk 3Dn ikusteko betaurrekoak. Hainbat ilustrazio ere agertzen da (boligrafiak, akuaforteak, estereografiak, etab.), horietako asko argitaratu gabeak orain arte.
Amaren heriotzak piztutako sentimenduen aitzakiatzat hartuta, berrogeita hamar eta hirurogeiko urteetako Espainiako gizartearen goi mailako sektoreak ekartzen dizkigu gogora kritika eginez. Egileak bere oroimenera jotzen du eta gure gizarteko goi mailako sektoreen ezaugarri nagusi izan diren jokabideak eta baloreak azaltzen ditu, ia beti hipokresiak bultzatutako eta mundu artifizialari eusteko ahaleginetan murgilduta gizarteko sektorea izanik.
2004ko martxoaren 4an mendiko zorigaiztoko istripu batean hil ondoren, Manex Goyhenetcheren lan bikaina eten egin zen eta hutsune handia utzi zuen euskal historiografian. Goyhenetchek esku artean zituen lanen artean, frantsesezko Histoire Generale du Pays Basque izeneko bosgarren liburukia zegoen. Azkenean bere lagunek eta lankideek ekin zioten lanari eta liburua amaitu zuten. Historia General del País Vasco III - A las puertas de la sociedad moderna gaztelaniazko liburuak frantsesezko III, IV eta V. Liburukiak biltzen ditu liburuki bakarrean.