Borrokalari sutsua izan da beti amona Kontxi, zalantzen artean bizi izan da bere alaba Teresa, eta telebistan atera eta modelo izatea beste ametsik ez du biloba Inesek. Familia bitxi batean girotu eta emakumezko pertsonaietan oinarriturik, umorea eta kritika soziala uztartzen ditu Irigoienek nobela honetan.
Hileko nobedadeak
Ainhoa txikia da, Kostaldeko herrixka polit batean bizi da. Haren begien aurrearn itsasoa izaten da beti. Urak, olatuak eta arrantzaleen txalupak ere hortxe izaten da beti. Bat-batean, ordea, elementu berri bat agertu da itsasoan. Herrixkaren ondoko kalian biztanle berria dago. Eta biztanle handi eta erraldoi hori Ainhoaren laguna da.
Inork ez du lorerik eramaten Donostiako Urgull mendiaren maldan dagoen Ingelesen Hilerrira. Baina mila bederatziehun eta berrogeita hamaseigarren urteko udako arratsalde batean, neskatxa batek negar egin zuen hilobi baten aurrean.
Inbaditzaile ankerrek torturatutako lurra. Erasotzaileen aurrean burua makurtzen ez duen herria. Horra hor kontatzen dugun historia. Eta baita ere Mikelotena, Erronkariko mutil batena, leiendako gizakien artean, abentura gaitzetan… Orreagako guduan.
Marula hamar urteko neskatoa da eta gertaera harrigarriak ikertzen ditu, bere kabuz. Bere herrian, antzinatik, kontatzen dute dragoi baten kondaira. Arbasoak ere ikaratuta zeuzkan dragoiaren kondaira. Eta munstroa bizi zen haizuloa aurkitzea erabaki du. Baina dragoiaren ustezko ezkutaleku hartan, zahar susmagarri batek dio, indusketa arkeologiko bat egiten ari dela.