Indalecio Prieto Tuerok ematen du batik bat politikariaren irudia, zentzu guztietan. Haurtzaro gogorra igaro ondoren, aitaren partetik umezurtz izanik, XIX. mendearen azkeneko Bilbon hazi zen; izan ere, Bilbora emigratu zuen amak zorte hobeagoaren bila. Egunkari-saltzailea, takigrafoa, kazetaria eta PSOEko kidea hamasei urte zituenetik. Izaera gogorreko gizonaren fama izan zuen; buru argikoa eta hizlari fina izan zen gazte-gaztetatik.
Hileko nobedadeak
Herensugea adi-adi begira dagoela, mundu poetikoa eta fantastikoa sortzen da, eta mundu horretan, hainbat pertsonaiak egoerarik harrigarrienak bizi dituzte eta bizirik irauten dute; zenbait kasutan oso egoera latzak dira. Carola Aikin-ek narrazio ausarta, erakargarria, sekulakoa darabil ipuinen liburu honetan. Horri esker, unibertso liluragarria eta bakarra sortzeko modua du, baita irakurlea lehen orritik hogeita bi ipuinak amaitu arte erakartzeko ere.
Liburu honetan hiltzaile bat pertsona ona bihurtu daitekeela kontatzen da, haur bat dagoelako eta egoera aldatu egin delako.
Erik Jan Hanussen benetako pertsonaia oinarri hartuta egin da istorio hau: munduan ospetsu bilakatu zen igarle eta mago judutarra izan zen, Adolf Hitlerren laguna izandakoa; izan ere, Hitlerri lagundu zion jendetza erakartzeko hizlari fina bihurtzen. 1993ko martxoaren 10eko gauean inork ezer jakin barik desagertu ondoren, haren emaztearen eta Hannach alabaren bizitza errotik aldatu ziren.
72.000 kilometro sei hilabetez egin ondoren, Viaje a Australia, Nueva Zelanda y Malasia izeneko liburuaren abenturak eta oharrak biltzen ditu Gerald Durrell-ek liburu honetan. Gizakiak ekologiaren orekan eragiten duen kalte ikaragarriaren ildotik, hain zuzen ere nekazaritzaren basoak botatzearen, ehizaren eta meategien ondorioz, hainbat animalia aurkezten ditu naturalista handiak: tuatera (historiaurretik bizirik dirauen narrastia, begi pineala duena), Zelanda Berriko harri-uzkailia koala, ornitorrinkoa, Sumatrako errinozerontea, herensuge hegalari mitikoa.
Zenbaitentzat iraultzaile arriskutsua da: beste batzuek diote ausardiaz beteriko aingerua dela. Egia esan, Delgadina babesik gabeko neska gazte bat da, maite duen mutilari laguntzeko guztia arriskuan jartzen duena. Gerra Zibila amaitu eta urte askoren buruan, loak hartu ezin zuen gau batean, emakumeak bere oroitzapenei aurre egin behar izango die eta nerabezaroan Emiliorenganako zuen maitasuna biziko du berriz ere...Non ibiliko ote da Emilio!
Inoiz gehien abesturiko epopeia den Troyako gudaren benetako arrazoia ez zen izan Helenak Paris dotorearekin ihes egitea, ezta Agamenon grekoaren gutizia ere. Gerraren jainkoa eta istorioaren narratzailea den Ares-en arabera, Hera eta Atenea jainkosen bekaizkeriagatik sortu zen gatazka, hain zuzen ere Parisek Afrodita emakumerik ederrena zela baieztatu zuenean. Tonu atsegina eta umorea erabiliz, jainkoak gizakion bizitzak nahasteko gauza direla kontatuko die liburuan zehar Aresek irakurleei.
Nire gorputza atzo gorrixka da eta ni bakarrik kabitzen naiz, nire gorputza bihar zimurra da eta egun batean ihesi joango naiz... eta joan artean bertan bizi naiz.
Misterioz eta irudimenez beteriko istorioa da, eta bertan, Flipper eta Maijaren abenturak kontatzen dira; bi pertsonaia horiek edozein irakurle bezain hurbilak eta humanoak dira.