Imagen
Buscador avanzado [EU]
15.10.2021
Ermua Antzokiak Liluragarria, gorputz barrura goaz antzerki musikala eskainiko du larunbat honetan, hilak 16, 17:00etan. Ene Kantak konpainiaren obra berriak sarrera agortuen kartela eskegi du jada.
13.10.2021
Ermua Antzokiak zine aste berri bati ekingo dio, eta ostegunetik asteartera bitartean lau film eskainiko dira.
14.10.2021
Ermua Antzokiak antzerki emanaldi berri bat hartuko du ostiral honetan: Onan, no basta con quererse. Fernando Sotok zuzendutako ekoizpen honetan Iñaki Miramon eta Llum Barreraren antzezpenez gozatu ahal izango dugu.
06.10.2021
Urriko zine programazioak aurrera jarraitzen du, eta aste honetan komedia, drama eta haurrentzako abenturez gozatzeko aukera izango dugu lau film berrirekin.
05.10.2021
‘Los que hablan'' izenburua du Antzokiak aste honetarako proposatzen digun antzerki estreinaldia. Hori bai, egun ‘desberdin’ batean eta aste erdian -asteazkenean- programatu da, ohiko ostiralaren ordez.
29.09.2021
Zine programazioak irailari amaiera emango dio zineklubaren emanaldiarekin eta urrikoari asteburuan hasiera emango zine komertzialarekin. Bihar, osteguna, 20:30ean, Jinetes de la justicia'' luzemetraia ikusi ahal izango dugu jatorrizko bertsioan,…
30.09.2021
Duela 18 hilabete Covid-19aren pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, Lobiano Kultur Guneak blues eta soul musikako artistarik onenak hartuko ditu berriro ere gure herrian. Zikloa larunbat honetan hasiko da, urriaren 2an, Doug MacLeod…
28.09.2021
Nil Moliner musikari eta konpositore bartzelonarrak kontzertua eskainiko du ostiral honetan, hilak 1, Ermua Antzokian, 20:30ean. Artistak interes handia piztu du herrian, eta dagoeneko sarrera guztiak agortu ditu.
22.09.2021
Iraila azken txanpan sartu da jada, urrira bidean, eta Ermua Antzokiak lau film berri prestatu ditu datozen egunotarako. Ohi bezala, osteguneko zineklub saioarekin hasiko da programazioa, eta bertan, Las apariencias thrillerra eskainiko da. Eve eta…
21.09.2021
Ermua Antzokiak oihala altxatuko du aste honetan eta udazken-neguko ikuskizunen programazioa estreinatzeko.
15.09.2021
Ermua Antzokiak denboraldi honetako hirugarren zine asteari ekingo dio lau film berrirekin, guztiak emakumeek zuzenduak.
13.09.2021
''Deia'' asturiarrak bigarren izan dira eta 1.500€ko saria eskuratu dute.
‘Caamaño&Ameixeiras’ bikoteak Ermuko "Folkezblai" lehiaketaren hamaseigarren edizioa irabazi du. Galiziarrek 3.000 euroko saria irabazi dute, azken asteburu honetan jokatu…
08.09.2021
Ermua Antzokiak beste aste batez piztuko du proiektorea. Osteguneko zineklubaren saioak irekiko du asteko programazioa. Bihar Ariel Winogradek zuzendutako El robo del siglo'' filma ikusi ahal izango dugu. 114 minutu irauten duen ekoizpen…
06.09.2021
XVI. Folkez Blai lehiaketako finalak asteburuan jokatu eta erabakiko dira. Aurtengo edizioak hiru eguneko formatua berreskuratuko du. Bederatzi taldek zuzenean joko duute irailaren 10, 11n eta 12an Orbe Kardinalaren plazan.
02.09.2021
Asteko zazpi egunetatik bostetan ikusi ahal izango dugu zinea: larunbat, igande, astelehen, astearte eta ostegunetan.
Gaueko 10etako emanaldia ezabatu egin da, azken denboraldian konfinamenduek eta etxeratze-aginduek zeharo eragindakoa, asistentzia…
03.09.2021
Ikuskizunaren 20:30ean hasiko da, aurreko denboraldiekin alderatuta, ordu eta hiru laurden lehenago
Besteak beste, Yllana, Malena Alterio, Iñaki Miramon, Llum Barrera, Olatz Salvador, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola, Kukai eta Demode Quartet…
16.08.2021
Udako aire zabaleko zine programazioa hirugarren astera iritsi da jada, eta astelehen eta asteazken honetan beste bi film berri ikusteko aukera izango dugu: Dora y la ciudad perdida eta
23.08.2021
Udako aire zabaleko zine programazioa azken txapan sartuko da, astelehen eta asteazken honetan beste bi film berri ikusteko aukera izango dugu: gaur Agur Etxebeste! sekuela eta, azteazkenean:
25.08.2021
Gaur, asteazkena, programatutako eta doan emandako 8 filmetatik azkena eskainiko da
04.08.2021
Udako aire zabaleko zine programazioak aurrera jarraitzen du, eta denboraldiko lehen zinta, Padre no hay más que uno 2, eskaini ondoren, gaur, asteazkena, Onwarden txanda izango da, Disney Pixar faktoriaren azken lanetako bat.