'Story Time', ingelesezko ipuin kontatze saioen denboraldiko azkena

28.03.23
La narradora en una sesión anterior en Lobiano
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Lobiano Kultur Guneak ingelesezko ipuin kontatze debonraldiko azken saioa hartuko du aste honetan. Story Time saioa larunbatean -apirilaren 1ean- izango da 17: 30etatik aurrera. Jarduera liburutegiak antolatzen du

Ipuin saioak "The Very Brave Pigeon" izenburua du eta 4-9 urte bitarteko umeentzat proposatuta dago. Kontatzailea Hannah Berry izango da. Etenak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Jarduera nahiz sarrera doakoak dira. Hala ere, edukiera mugatua denez gero, plaza aldez aurretik erreserbatu behar da. Horretarako 943 17 92 12 telefonora deitu, WhatsAppeko mezu bat bidali (https://wa.me/34943179212) edo posta elektronikoa bidali biblioteca@udalermua.net helbidera. Mezu horretan, haurraren izena, abizenak, adina eta harremanetarako telefono-zenbaki bat adierazi behar ditugu. Azken hori jardueraren arduradunari emango zaio, bilerak irauten duen bitartean gorabeheraren bat gertatuz gero familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan. Plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Story Time ipuin kontatze saioen helburu nagusiak bi dira: batetik, ahozko tradizioaren bidez irakurzaletasuna sustatzea eta, bestetik, ingelesa modu ludikoan ikasteko aukera eskaintzea.

 

 

 

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin