Folkez Blai 2025

Icono web
Imagen

 

Aurkezpena

Ermuko Udalak, herriko folk musika taldeekin lankidetzan, Folkez Blai folk taldeen XX. lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honek bere sorreratik bi helburu ditu; batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea.

Lehiaketa bi fasetan gauzatuko da. Lehenengoan, lehiaketara aurkeztutako grabazioak aztertu eta hainbat aukeratuko dira; eta bigarrenean, finalera heltzen diren 6 taldeek zuzenean joko dituzte beraien abestiak. Bigarren fase honetan folk talde ospetsu batek eta aurreko edizioko talde irabazleak ere kontzertua eskainiko dute lehiaketako taldeek egingo duten oholtza beretik.

Hori horrela, folk taldeak bultzatzeko hasierako helburuari irailaren 12tik 14ra bitartean Ermura etorriko zaizkigun guztiei musika mota hori deskubritu eta ezagutzeko aukera eskaintzea gehitzen zaio, guztion gustukoa izango dela espero baitugu. Lehiaketa honetan ez dute parte hartuko antolakuntzan lagunduko duten herriko taldeek, ez eta epaimahaikide izango direnek ere.

Oinarriak

  1. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute bere errepertorioan folk musika duten talde guztiek, estilo eta modalitate anitzetan, baldin eta gehienez ere bi disko argitaratu badituzte.
  2. Lehiaketako taldeek lau abesti jasotzen dituen grabazioa bidali beharko dute, eta abesti horietatik gutxienez bik originalak (propioak) izan beharko dute. Bidalketa horretan ere taldearen historiala, argazkia eta harremanetarako helbidea, posta elektronikoa eta telefonoak adieraziko dira. Materiala posta elektronikoz bidaliko da kultura@udalermua.net helbidera idatzita.
  3. Grabazioak aurkezteko epea 2025eko martxoaren 15etik maiatzaren 15era bitartekoa da.
  4. Lehiaketako epaimahaiak 6 talde aukeratuko ditu bigarren fasean parte hartzeko. Fase horretan taldeek zuzenean jo beharko dute aurtengo irailaren 12, 13 eta 14an, Orbe Kardinalaren plazan egingo den jaialdian. Talde bakoitzaren emanaldiak gutxienez 45 minutu iraungo du eta ordu betea (60 minutu) ez du gaindituko.
  5. Lehiaketaren bigarren fasean talde bakoitzak eman beharreko emanaldiak noiz izango diren (egun eta ordu zehatza) epaimahaiak erabakiko du eta aldez aurretik jakinaraziko zaie partaideei.
  6. Sailkatuta suertatu arren sarituak ez diren talde guztiek 500€ jasoko dituzte, emanaldia egiteko Ermuraino etorri behar izanagatik laguntza moduan.
  7. Lehiaketaren bigarren fasea hasi aurretik, horretan parte hartuko duten taldeek lehiaketara aurkeztutako abestiak propioak direla jasotzen duten agiria sinatu beharko dute. Zuzeneko emanaldian eurenak propio diren abestiak eta ez diren gainerakoak ere interpretatu ahal izango dituzte.
  8. Finalera iristen diren taldeek lehiaketara aurkeztutako grabazioan bildutako lau abestiak jo beharko dituzte zuzeneko emanaldian.
  9. Epaimahaia beren beregi eratuko da, herriko folk taldeetako kideekin eta Udaleko ordezkari batekin. Honek, bere azken erabakia eta lehiaketako irabazlearen ezagutaraziko ditu, irailaren 14an.
  10. Bi sari banatuko dira: lehenengoa 3.500 eurokoa izango da, eta bigarrena, 2.000 eurokoa (zergak barne).
  11. Talde irabazleak Folkez Blai jaialdiaren hurrengo edizioan parte hartuko du gonbidatu gisa. Data eta katxeta antolakuntzaren eta taldearen artean adostuko dira.
  12. Epaimahaiak lehiaketa osoa edo lehiaketako sariren bat hutsik uztea erabaki dezake.
  13. Lehiaketan parte hartzeak lehiaketa arautzen duten oinarriak onartzea dakar. Oinarriak interpretatzerakoan zalantzarik sortzen bada, epaimahaiak kasua aztertu eta erabakia hartuko du.

Talde gonbidatuak

Golconda (Katalunia)

2024ko Folkez Blai jaialdiko irabazlea. Golconda 2020an sortu zen Bartzelonan. Bere soinua folkaren (musika irlandarra, balkanikoa, manouchea...) eta rock progresiboaren arteko nahasketa paregabea da. Bere kontzertuak energia eta birtuosismo dosi lehergarri bat dira. 2021aren amaieran atera zuten bere lehen diskoa. 2023an jaialdi propioa antolatu zuten Bartzelonan, FESTOTEM, sold out eta erabateko arrakastarekin. Udan bi kontzertuko bira egin zuten Italian, eta udazkenean Manresako Fira Mediterrànian aritu ziren, folk musikaren Europa mailako ekitaldi garrantzitsuan.

Imagen

 

Imagen

Milladoiro (Galizia)

Milladoiro talde galiziarraren 45. urteurreneko birak geldialdia egingo du Folkezklai-en. Bere ibilbide luzean musika zelta munduko bazter guztietatik eraman dute, eta horrek erreferente global bihurtu ditu. Seikote formatuan izango da eta arrakastaz beteriko errepertorioa abestuko dute, berezia dena hunkitzeko eta transmititzeko gaitasunagatik.

 

Bentazaharreko Mutiko Alaiak (Euskadi)

Bentazaharreko Mutiko Alaiak euskara eta kantua ardatz dituen taldea da.

Ekimen partehartzailea izatea gustatzen zaie, kalean daudenak parte hartu eta euskal kantutegiari astindu bat eman. 

Foto promocional del grupo Bentazaharreko Mutiko Alaiak

 

Foto de una actuación del grupo Fouraleda

Foulareda & Alboka Musika Eskolako Trikitilariak (Ermua)

Galiziar eta zelta-erritmoak hurbiltzen dizkigu herriko gaita-jole banda honek Alboka Musika Eskolako trikitilariekin batera.

Antía Caaveiro, Antón Lago & Xosé Liz (Galizia)

Antía Caaveirok eta Xosé Lizek bikote gisa debuta egin zuten 2024an Man uharteko Shennagy 's Jiu jaialdian. Proposamen musikalaren protagonistak Antiaren ahots eta txirula eta Xoseren hari-instrumentuak dira. Ibilbide laburra duen arren, bere errepertorioa aski ezaguna da Galiziako agertoki askotan (Romeria das merendas das Pontes, A Cova Céltica Coruña...). 2025ean, Anton Lagoren gitarrak eta talentua batzen zaizkio formatu horri.

Imagen

Lehiaketan parte hartuko duten taldeak

Aché Pa Ti (Nafarroa)

Aché Pa Ti taldea 25 urte betetzetik gertu dagoen talde beteranoa da. Jatorrian Latin-Jazz taldea izan zen, boskotearen formatu tradizionalarekin (tronpeta erritmikoa), baina laster bilakatu zen, talde horretan txistua sartu zenean. Horrek eraldaketa eragin zuen, bai estiloan, bai errepertorioan, Euskal Herriko kultur tradizioari lotutako errepertorioan espezializatuz, baina erritmo afro-karibearrei uko egin gabe.

Imagen

 

Imagen

Harribitxi (Euskadi)

 Harribitxi Iker Álvarez González eta Aitor Urquiza Cirauqui musikariek osatzen duten bikote musikala da. Beraien eskaintza eta ikusmira artistikoa sorkuntza berriko musika tradizionala eta errepertorio tradizionalaren obra handien interpretazioaren konbinazioan oinarritzen da, pieza musikalak dueto formatuan modu berezi dinamikoan moldatuz, txistu protagonista gisa aldarrikatuz.

 

Xara (Madril)

Xara madrildar jatorriko taldea da, duela gutxi sortua. Lau musikari sutsuk osatzen dute, arku atlantikoko musika tradizioa esploratzen eta partekatzen dutenak. Taldekide bakoitza musikaren esparru desberdinetatik dator, baina guztiak bat datoz lehen aldiz Madrilgo "irish sessionsetan". Jatorri desberdinak izan arren, jatorri iberikoko musikekiko grina eta Europako beste zonalde batzuetakoena (Irlanda eta Eskozia) partekatzen da.

 

Imagen

 

Imagen

Matazúa (Asturias)

Matazúa 2021az geroztik Conceyu Cultural La Rexa de Candásen (Asturies) astero antolatzen diren folk saioetatik sortutako taldea da. Bertan, hainbat musika talde eta estilotako pertsonak erakartzen ditu musika estilo horrek eta normalean ohituta ez zeuden teknikak eta instrumentuak jotzen ikasteak pizten duen interesak.

 

Entós (Asturias)

Entós biboolinez, flautaz eta bouzouki/gitarraz osatutako hirukotea da. Sonoritate akustikoa sortzen du Asturiasko pieza tradizionalekin eta jatorrizko konposizioekin. Entosen nortasuna tradizioaren eta berrinterpretazioaren arteko elkargunean kokatzen da, iragana eta oraina lotzen dituen esperientzia musikala eskainiz.

Imagen

 

Imagen

Gorrondatxe (Euskadi)

Gorrondatxe Niko Brochadok Folk eta Rock musikarekiko zuen pasiotik sortutako taldea da. Proiektuak Getxoko inguruneak, paisaiak, historiak eta jendeak sortu dizkioten sentsazioak ditu inspirazio iturri, baita bere bizitzan eta historian zehar musikari gisa izandako bizipen pertsonalak ere. Bere proiektuan nagusiki euskarazko abestiak aurkitzen ditugu, bi ahotsetan kantatuak, musika tradizionala rock eta poparekin uztartuz