Gaztegune
Gaztegunea 13 eta 17 urte bitarteko pertsonentzako topagune, informazio, prestakuntza eta dinamizazio sozial eta kulturalerako gunea eskaintzen duen udal ekipamendua da, garapen pertsonala eta soziala sustatzeko espazio eta jarduerekin. Gainera, gazte erabiltzaileek egiten dituzten proposamenak erraztu eta sustatu nahi ditu.
Instalazioak Teresa Murga eraikineko hirugarren solairuan daude, Udal liburutegiaren gainean.
Zer topatu dezaket Gaztegunean?
Ordutegia
Gaztegunea larunbatetan 17:00etatik 21:00etara eta igandetan 17:00etatik 20:00etara egoten da zabalik.
2025eko abenduan zehar, eta dauden jaiegunak aprobetxatze aldera, 8, 22, 23, 29 eta 30ean ere zabalik egongo da Gaztegunea 17:00etatik 20:00etara.
Izen-emateak
Gaztegunera sarrera doakoa da, baina edukiera mugatua da. Instalaziora sartu ahal izateko, adingabeek izena eman beharko dute zerbitzuko erabiltzaile gisa. Baimena aitak, amak edo legezko tutoreak sinatu beharko du.
Izen-ematea Abiapuntun, liburutegian eta Gaztegunean bertan ere bete daiteke, zerbitzuaren irekiera ordutegian.