Gazteria

Icono web

Xedea

Gazteak komunitatearen orainaren eta etorkizunaren protagonista aktibo izango diren ingurunea bultzatzea. Gazteei garapen pertsonal, sozial eta kulturalean laguntzen diegu, eta haien interesei eta beharrei erantzungo dieten topaguneak, informazio-baliabideak eta aisialdiko, prestakuntzako eta partaidetzako programak eskaintzen ditugu. Gure konpromisoa da haiekin batera hiri ireki, sortzaile, inklusibo eta parte-hartzailea eraikitzea, gazte bakoitzak bere ahalmen guztia zabal dezan. 

Helburuak

  • Aisialdiko eta denbora libreko espazio eta jarduera osasungarriak eta seguruak sustatzea, udalerriko gazteen artean gizarte-dinamizazioa eta bizikidetza positiboa bultzatzeko, sormena, autonomia eta osasun integrala sustatuz
  • Gazteek tokiko bizitzako eremu guztietan aktiboki parte har dezaten sustatzea, prozesu komunitarioetan eta udal-erabakietan parte har dezaten bultzatuz
  • Gazteen emantzipazioa lagunduko duten baliabideei buruzko informazio argia, eguneratua eta erabilgarria eskaintzea: hezkuntza, enplegua, etxebizitza, prestakuntza, mugikortasuna, genero-berdintasuna, kultura, etab. 
  • Gazteen eta administrazioaren arteko zubi-lana egitea, komunikazioa, zerbitzuetarako sarbidea eta haien ordezkaritza erraztuz

Zerbitzuak

Gaztegune (13-17 urte)

  • Gazteen topaketa eta aisialdirako gunea, jolas, ikus-entzunezko eta interakzio autonomoko jarduerekin; eta langile espezializatuek dinamizatutako talde-jarduerak

Urteko programazioa

  • Aisialdi eta denbora libreko ikastaro, tailer eta txangoak, ariketa fsikoa eta kirola, eta sormena eta kultura
  • Azpimarratzeko moduko egitaraua: Uda Gazte Jolasak gazteen udalekuak eta urte amaierako txangoa

Gazte Informazio Zerbitzua (garatzen)

  • Bekei eta prestakuntzari buruzko informazioa eta baliabideak: hizkuntzak, etxebizitza eta enplegua, gazteen kultura-bonua eta mugikortasuna, osasuna, genero-berdintasuna eta parte-hartzea

Gazteen partaidetza

  • Gazteriaren Udal Kontseilua sortzea, udalarekin harremantzeko gune gisa
  • Tokiko gazte-ekimenei laguntzea
Imagen

 

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.26
‘Oilarraren jokoak’ hasiera emango 2026ko Inauteriei

Gaurko jarduerak oilarraren jokoa, Xaibor DJaren emanaldia eta Ermua Kantuan kalejira izango dira
Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta