Pintura Eskolak ikasleen lanak bildu ditu ikus-entzunezko batean ezagutzera emateko

29.06.23
Kultura eta Gazteria
Bederatzi minutuko bilduma hori Youtubeko gure kanal korporatiboan ikusgai dago

Ermuko ‘Artebidea’ udal Pintura Eskolak 2022-2023 ikasturteari amaiera eman dio. Aurten ehun ikasletik gora izan ditu, astean ordu 1etik 3ra pintura eskoletan ibili direnak. Irakasleek aurtengoan bideo bat prestatu du ikasleek egindako lanak erakusteko eta ikusarazteko, ezin izan baitu urtero egin ohi duen erakusketa fisikoa egin. Aurrez aurreko erakusketa hori ezinezko suertatu da aurten, Lobianok udal liburutegiko zerbitzuaren zati bat hartzen duelako une honetan, eraberritzeko lanak bukatu gabe daudelako.

Beraz, aurten erakusketa birtuala izango da eta Youtubeko gure kanal korporatiboaren bidez eskainiko dugu. Gure webguneko azalean mantenduko dugu, uztail osoan zehar ikus-entzunezko horretara zuzeneko lotura eginez.

Artebideko arduradunek dei orokorra egiten dute eta parte-hartzaileen ekoizpena errepasatzen duen erakusketa bisitatzera eta, zeharka, Eskolaren prestakuntza- eta lan-dinamika sakonago ezagutzeko aukera emango digulako. Lobiano Kulturguneko hirugarren solairuko tailer-aretoan dago zentroa.

Datorren ikasturterako izen-ematea zabalik

Era berean, 2023-2024 ikasturterako adin guztietako -Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera- pertsonek izena emateko aukera dutela iragarri dute ‘Artebide’ko irakasleek. Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena eman nahi dutenek Lobianora joan beharko dute astelehenetik ostegunera 15:00etatik 20:00etara Pintura Eskolako egoitzara.

Goizeko ordutegian, Lobianoko beheko solairuan sarrerako mostradoreko lankideei harremanetarako telefono bat eman diezaiekete, ondoren irakasleek beraiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezaten, eta ordutegiei, funtzionamenduari eta/edo interesatzen zaien beste edozein gairi buruzko informazio pertsonalizatua emate aldera.

Kontsultak egiteko irazki.escueladepintura@gmail.com helbide elektronikora idatz daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan