Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

07.01.26
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu

Ermua Antzokiak beste lau estreinaldi eskainiko ditu aste honetan. Osteguneko zineklubean, 20:30ean, ‘Ciudad sin sueño’ filma ikusteko aukera izango dugu. Guillermo Galoek zuzendutako ekoizpen espainiarra, 97 minutuko iraupena duena. Drama soziala da, Cañada Real delakoan kokatua. Toni 15 urteko mutil ijitoaren bizitza kontatzen du. Europako kokaleku irregular handienean bizi da, Madril kanpoaldean. Txatarreroen familia bateko kide izateaz harro, aitonari jarraitzen dio nonahi. Film onenaren saria Dohako jaialdian (Quatar).

Zine komertzialari dagokionez, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, ‘La larga marcha’ filma proiektatuko da. Francis Lawrencek zuzendutako ekoizpen iparramerikarra da; beldurrezko thriller distopikoa. Sinopsiak adierazten du, etorkizun distopiko batean, ehun nerabek ‘Martxa luzea’ izeneko lehiaketa bortitz batean parte hartzen dutela. Parte-hartzaileek atsedenik gabe ibili behar dute: gelditzen badira edo abiadura murrizten badute, hil egiten bitira.

Asteko bigarren proposamen komertziala Javier Veigak zuzendutako ‘Playa de lobos’ filma da. 97 minutuko iraupena duen ekoizpen espainiarra da. Intrigazko komedia honen sinopsiak zehazten duenez, Manuk hondartzako txosna batean lan egiten du, eta Klaus azken etzalekutik ipurdia altxatu nahi ez duen turista da. Itxuraz, erabat kontrajarriak diren bi gizonen ustekabeko topaketa da. Baina Manu susmatzen hasten da Klaus ez dagoela hondartza horretan kasualitatez, eta ez dela esaten zuena. Dani Rovira, Guillermo Francella eta Antonia San Juan aktoreek lan egiten dute.

Azkenik, publiko gazte eta familiarrarentzako saioan, ‘Tigre galdua’ animaziozko zinta eskainiko da euskaraz. Abenturazko eta akziozko marrazki bizidunak. Teo umezain borrokalari familia zalapartatsu batek adoptatu zuen eta bizitza bikaina du. Hala ere, abentura epiko batean murgilduko da bere herentziarekin berriz konektatzeko eta bere jaioterria suntsipenetik salbatzeko.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte
Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du