Abian da liburutegiko jardueren programa berria

Ermuko Udal liburutegiak irakurketa sustatzeko eta kultura hedapeneko jardueren programa berria iragarri du irailean hasiko den 2024/2025 ikasturterako. Egitarauak haur, gazte, heldu eta familientzako proposamenak biltzen ditu, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Aurreko ikasturteetatik antolatzen ari diren jardueretan, astelehenetik ostiralera bitartean egiten direnen artean, urrian zehar, helduentzako irakurketa-kluben lehen saioak egingo dira: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, adimen emozionalaren ingurukoa eta komikiena. 9 eta 11 urte arteko gaztetxoen papereko irakurketa-kluba ere urrian hasiko da.
Bestalde, larunbatetan egiten diren jardueren artean, urrian honako talde hauen lehenengo saioak egingo dira:
- Family Reading Time, haur irakurketa-klub hirueleduna (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) 0-3 urte bitarteko haurrentzat, heldu batek lagunduta.
- Entre libros, 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako gaztelaniazko irakurketa-kluba, heldu batek lagunduta.
- Liburuak familian, 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzako euskarazko irakurketa kluba, heldu batek lagunduta.
- Liburuez gozatu, 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzako euskarazko irakurketa kluba, heldu batek lagunduta.
- Gazteentzako irakurketa kluba tabletarekin, 9 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzat.
- Poesia tailerra, literatur genero hau gustuko duten 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.
Urriko asteburuetan haurrentzako ipuin kontaketa saioak ere hasiko dira, euskaraz (Arratsaldean kontu kontari) eta ingelesez (Story Time). Jarduera horietara joan ahal izateko, astebete lehenago eman beharko da izena.
Izen-emateak zabalik astelehen honetatik aurrera
Izena emateko epea zabalik dago gaur astelehena, irailak 2tik aurrera. Interesa dutenek liburutegira jo dezakete, 943 17 92 12 telefonora deitu, biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatzi edo WhatsApp bat bidali https://wa.me/34943179212 helbidera.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Egun horretan liburutegiko zerbitzuak erabiltzen dituztenen artean liburuak zozketatuko ditu

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko