113 pertsonak parte hartuko dute Lomi Power aparkalekuko garaje-plazen zozketan

Ermuko Udalak bihar, maiatzak 14, asteartea, zozketatuko ditu Lomi Powerreko aparkaleku estali berrian dauden abonatu erregimeneko autoentzako 42 plaza irekiak. Zozketa publikoa izango da interesa duten guztientzat, eta 09:30ean hasiko da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.
Guztira 113 pertsonak dute beren ibilgailuentzako plaza bat eskuratzeko aukera, eskatzen diren hiru baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren: gidabaimena eta garaje-plaza eskatzen den ibilgailuaren zirkulazio-baimena indarrean izatea, eta Ermuan erroldatuta egotea.
Zozketan parte hartzen duen pertsona bakoitzak zenbaki bat du esleituta; zenbaki hori aurreko dokumentuan ikus daiteke, izenaren ondoan.
Lomi Powerreko aparkalekuak motorrentzako 15 plaza ere baditu, eta bi eskaera baino ez dira aurkeztu; mugikortasun urriko pertsonentzako beste plaza bat, berriz, aurkeztu den pertsona bakarrari esleituko zaio.
Zozketan saritutako pertsonek aparkaleku bat eskuratuko dute hilean 60 euroren truke autoen kasuan, edo 20 euro hilean moto bat izanez gero. Prezio horiek urtero eguneratuko dira Osoko Bilkurak gainerako prezio publikoekin eta tasekin batera hartutako erabakiaren bidez.
Bihar esleituko diren plazez gain, Lomi Powerreko aparkalekuak txandakako aparkalekuko beste 42 plaza izango ditu, eta beste bi plaza mugikortasun urriko pertsonentzat, beren erabilera-tarifekin.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu