Udal kirol instalazioen erabilera arautzeko ordenantza
Ermua Kirolak Ermuko Udaleko kirol unitatea da. Herritar guztientzako bizimodu aktibo eta osasungarriak sustatzea du helburu nagusia. Araudi berri honen xedea da Ermuko Udalaren kirol instalazioen erabilera eta antolatzen diren jardueren araubidea zehaztea. Edozein pertsonak erabili ahal izango ditu udal instalazioak, araudi honen arabera erabiltzen baditu, eta, hala badagokio, dagozkion tasa edo prezio publikoak ordaindu ondoren. Halaber, instalazio horien erabilera eta diziplina araubidea arautzea du xede.
Une honetan herritarren partaidetzara zabaltzen da prozesu hau, eta, hortaz, Ermuko herritarrek aukera izango dute kirol zerbitzuak arautzen dituen testuari ekarpenak egiteko.
Ermua Kirolakek idatzitako ordenantza-proposamena kontsulta daiteke, zerbitzuari buruzko testua sakon irakurtzeko eta, ondoren, galdetegian parte hartu ahal izateko, ideia berriak, aldaketa-proposamenak edo ordenantzarekin zerikusia duen edozein ekarpen eginez.
Parte hartu ezazu!
Gaur egun indarrean dagoen Udal kirol instalazioen erabilera arautzeko ordenantza eguneratzea eta egungo beharretara egokitzea.
Formulario
Lotutako albisteak
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da
Denboraldiko nobedade bitan izena-emateko aukera izango da: 'Indartuz' eta 'K-Stretch'