Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

05.12.25
Ermua Kirolak
Kirolak
Erakundea
Gizartea
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira

Ermuak datorren asteazkenean, abenduak 10ean, ospatuko du lehenengo Kirol Gala, arratsaldeko 18:30etan Ermua Antzokian. “Gure herrian egiten den kirol lana aitortzeko eta ikusarazteko ekitaldia. Omenaldi kolektiboa, lorpenak eta ahaleginaren, norbere burua gainditzearen, talde lanaren edo konpromisoaren balioak aitortzeko” kirolaren festan.

Hauek dira aurtengo kirolari eta elkarte saridunak: Anne Erauskin, Miguel Ledesma, Hodei Rivas, Santiago Fuertes, Alberto Lasuen, Lauko Errotabarriko zilarrezko talde seniorra, Francisca Suinaga, Alfonso Vicente, Gorabide Ermua eta Artarrai. Sarrera librea izango da aretoa bete arte.

Sarien zerrenda zehatza honako hau da:

  • Ermua Saria, 2025eko emakumezko kirolaria: Anne Erauskin Martinez nazioarteko eskubaloi jokalaria.
  • Ermua Saria, 2025eko gizonezko kirolaria: Miguel Ledesma Blanco triatleta.
  • Argia Saria, 2025eko kirol promesari: Hodei Rivas Garcia gimnasta.
  • Izarra Saria, 2025eko kirolari beteranoari: Santiago Fuertes Ferreras korridorea.
  • Zuzen Saria, 2025eko kirolaren balioei: Alberto Lasuen Arriagari.
  • Talde Saria, 2025eko taldeari: Lauko Ermuko Errotabarri Senior Zilarra.
  • Urko Saria, kirol ibilbideari: Francisca Suinaga Arrazola eta Alfonso Vicente Andrés.
  • Aukera Saria, inklusioari eta aniztasunari: Gorabide Ermua.
  • Aipamen berezia, 50. Urteurrena betetzeagatik: Artarrai Mendi Taldea.

Ezazu galdu; zatoz kirol lorpenak eta ahaleginak gozatzera eta partekatzera.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako