Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera
M.A. Blanco udal kiroldegiak ordutegiak luzatuko ditu azaroaren 1etik aurrera, neguko ordutegiari hasiera emango baitio. Instalazioa asteko zazpi egunetan irekiko da datorren martxora arte, larunbat eta igandeetako arratsaldeak barne. Asteburuetan zabalik egongo da 9: 00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Asteburuko arratsaldeetan zabalik eta eskura izango ditugun baliabideak: barneko igerilekuak, SPA, lurrun-bainua, sauna-bainua, squash-a, oinarrizko gimnasioa, Arizmendi pilotalekua eta padel-pistak. Jaiegunetako goizetan- azaroak 1etik aurrera-, fitness eta premium modalitateetako erabiltzaileek lehen solairuko fitness gela ere izango dugu, monitorearekin eta aholkularitza pertsonalizatuarekin. Neguko ordutegi berezi hori 2026ko martxoaren 29ra arte mantenduko da.
Ordutegia luzatzearekin, Kirol alorrak udazken-neguko asteburuetan gure udalerrian bizitza aktiboa izateko ditugun aukerak gehiagotzen lagundu nahi du. Jarduera fisikoa gure aliaturik onena da osasun ona izateko.
Lotutako albisteak
‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte