Hobaridun abonuak

Abonu hauen helburua ekonomikoki ahulenak diren pertsonek kirola egiteko benetako aukera izan dezaten bermatzea da, abonu-txartelaren %90 bitarte diruz lagunduz.

Onuradunak

  • Laguntzaren onuradun izan daitezkeen guztiak Ermuan erroldatuta egotea, ordainketaren alta eskatzeko unean.
  • Dagokion kasuan, udal tasa eta zerga guztiak ordainduta edukitzea.
  • Gehienez Ordenantzan azaldutako baremoan jasotzen diren ekonomi baliabideak izatea edota Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE), Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL), Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGD) edo Gizarteratzeko Udal Laguntzak (GUL) jasotzea.

Hobaridun abonua eskatzeko dokumentazioa

Epeak

Eskabideak aurkezteko epea aurtengo urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartekoa izango da.

Baremo ekonomikoak

Baliabideak zehazteko, bizikidetza-unitatea osatzen duen pertsonak edo pertsonek errenta, ordainsari, pentsio edo beste edozein titulu edo kontzeptu gisa jasotzen dituzten baliabideak zenbatuko dira. Pertsona Fisikoen Errenta (PFEZ) kuantifikatzeko, urteko errentatzat jotzen da aurreko urteko zerga-ekitaldiari dagokion edozein eratako diru-sarrerak lortzen dituzten familiako kide konputagarri bakoitzaren errenten zerga-oinarri orokorraren batura.

Abonamenduaren baremo ekonomikoa eta hobari-mailak: Taula honetako ehunekoek alta-kuotari aplikatuko zaion deskontua edo hobaria adierazten dute:

Kideak LGS(*) baino gutxiago edo berdin +%10 LGS +%30 LGS +%50 LGS +%70 LGS +%100 LGS
1-2 %70 %60 %50 %10 - -
3 %70 %60 %50 %25 - -
4 %75 %70 %55 %50 %35 -
5 edo gehiago %80 %70 %65 %60 %50 %40
Gutxieneko kopuruak 2025 16.576,00€ 18.233,60€ 21.548,80€ 24.864,00€ 28.179,20€

33.152,00€

(*) Lanbide arteko Gutxieneko Soldata