Musika, dantza, jolasak eta kirolaz blai, ‘Santixau’ aurreko astebukaeran

15.07.05
Kultura eta Gazteria

Herriko jai nagusien aurreko azken asteburu honetan, Ermuak ekitaldiz jositako egunak pasa du. Futbol-areto txapelketak aurrera jarraituko du gaurko arratsaldeko seiak geroztik, kiroldegian. ‘Gure Ametsa’ eta ‘Txindurri’ taldeek dantza ikuskizuna eskainiko dute plazan, arratsaldeko zortzietan. Egunari amaiera emateko, ‘Tapia eta Leturia’ bikote ospetsuak kontzertua emango dute Valdespinako Markesaren oholtzan. Larunbat eta iganderako eskaintza zabala iragarrita dago eta ekitaldiak goizetik hasiko dira. Larunbat goizean, besteak beste, ondokoak izango dira: arku tiroko jaialdia, xake partidak, zinta lasterketa eta azeriaren ehiza lehiaketa.

Larunbatean baita ere ikusmin handia sortu duen paletako herri txapelketaren finala jokatuko da, plazako frontoian, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Partida horretan Arrarte-Bidaurre bikote ermuarrak eta Juanma-Unai mallabitarrak nor baino nor arituko dira, garaile txapela eskuratu nahian. Aldez aurretik, nork garaituko den esaterik ez dago, oso orekatuta dabiltzalako. Nolanahi ere, harmailako zaletuak etxekoekin egongo dira hasiera hasieratik. Gaueko 11etan, ‘Flipin Folk’ eta ‘Nemon’ taldeek folk musikaren emanaldia eskainiko dute.

Galeperrari tiroketa eta dantza erregionalak

Igande goizean kiroldegian jokatzen ari den futbol-aretoko txapelketan aurrera egingo du. Partidak, goizeko 10etan hasiko dira. Ordu bererako ere iragarrita dago, mendi bizikletako X. herri martxari irteera ematea eta ‘Columbaire’ modalitateko tiroketa galeperrari, zabortegi ohiko zelaian. Arratsaldeko 4etan mahaiko errol jokoen partidak jokatuko dira’Gure Etxean’. Egunari amaiera emango zaio herriko Kultur Zentroek antolatu duten ‘Dantza eta Musika’ erakustaldiarekin. Hori arratsaldeko 6etan hasiko da eta bertan, Errioxako eta Andaluziako taldeek parte hartuko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan