Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian
‘Aukeran' dantza konpainiak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian datorren larunbatean, 17:00etan. Sarrerak 6 euro balio du eta aldez aurretik eros daiteke Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabankeko atarian, edo leihatilan emanaldiari hasiera eman arte. Muntaia Edu Muruamendiarazek zuzentzen du eta gidoia Arkaitz Gonzalezena da. Interpretea Loli Astoreka da. Ordubete inguruko ikuskizun zirraragarria.
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.
Lotutako albisteak
Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena