Alex Soto saltariari omenaldia egingo zaio Santixauetan

22.07.05
Erakundea

Ermuko Udalak omenaldia egingo dio Alex Soto Iglesias saltari ermuarrari, datozen egunetan ospatuko diren herriko jai nagusietan. Azken Mundu Txapelketan Brontzezko domina eskuratu berri duen jubenilak parte hartuko du ‘2005eko Santixauen’ egitarauan programatuta dagoen altuera-jauziko txapelketa-erakustaldian. Txapelketa hori ‘Santa Ana’ egunez ospatuko da San Pelaio parkean, eguerdiko 12etatik aurrera. Erakustaldiaren amaieran, herriko alkate Carlos Totorikak plaka bat entregatuko dio Alexi, lortu berri duen sari hori Ermuak aintzat hartzen duela agertu eta eskertzeko. Santa Ana eguneko erakustaldi horretan, besteak beste, ondoko kirolariek ere hartuko dute parte: Javier Villalobos, Mikel Fernández eta Jorge Vega.

Alex Soto erakustaldiaren bezpera arratsaldean bueltatuko da Ermura, hots uztailaren 25eko iluntzean. Egunotan Lituanian dago Europako Junior Txapelketan parte hartu eta lehiatzen. Bi txapelketan parte hartu ondoren, zuzen zuzenean etorriko bada ere, gaztea “pozarren” agertu da Ermuko erakustaldian saltatu izatearekin. “Ermuan saltatzeak eta gainera jaietan ilusio handia egiten dit”, adierazi digu. Alexek 16 urte bakarrik duela gogoratu behar eta, adin horretako edozein gazteri bezalaxe, jaietan etxean egoteak, atsegin du oso.

Fitxa teknikoa:

  • Jaioteguna eta lekua: 1988ko irailaren 25ean, Ermuan.
  • Altuera eta pisua: 1,94 m eta 80 kilogramo.
  • Espezialitatea: altuera-jauzia.
  • Kluba: Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
  • Entrenatzailea: Antonio Cid Iglesias.
  • Entrenatzen duen lekua: Ermuan.
  • Domina-zerrenda:
    • Brontzea, Jubenilen Mundu Txapelketan (3. postua).
    • Markarik onena: 2,18 m.
    • Espainiako txapelduna kadete eta jubenil mailan.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako
Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin