BOEn 30 etxebizitzen zozketa

09.09.05
Hirigintza

Udal honek San Pelaion eraikitzen ari diren 30 etxebizitzen zozketan parte hartuko duten pertsonen behin-betiko zerrendak onartu berri ditu. Zerrenda horiek ikusgai daude gaurtik bertatik eta udaletxeko iragarki-oholean edo udalaren web-gunearen bidez kontsultatu daitezke. Zerrendak, irailaren 5eko 975/05 alkate-dekretuz onartu dira, behin-behinean onartutako eta baztertutako zerrendak jendaurrera jartzeko epearen ondoren aurkeztu diren alegazioak ebatzi eta gero. Alkate-dekretu horrek notarioaren aurreko zozketa publikoa noiz eta non egingo den ere zehazten du. Zozketa datorren irailaren 21ean (asteazkena) egingo da udal kiroldegian, eguerdiko 12etatik aurrera. 30 etxebizitzetako multzo horren barne ohiko pisuak eta pertsona minusbaliatuentzat egokitutakoak daude.

Zozketara onartutako pertsonak, ‘Etxebidek’, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak ezarritako baldintzak betetzen dituzte eta, Ermuan erroldatuta daude, gutxienez, 2002ko abenduaren 31a baino lehenago. San Pelaioko futbol-zelai ohian altxatzen ari diren etxebizitzen zozketa horren ondoren, Abeletxe eta San Antonioko etxebizitzena etorriko da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte