Atzokoan zozketatutako BOE etxebizitzen xehetasunak

22.09.05
Hirigintza

Atzoko aurrerapenean emandako hitza betetzeko xedez, gaurkoan zozketatu berri diren BOE motako etxebizitzen gaia berreskuratu eta sakonduko dugu. Atzoko estuasunak pasa eta gero, udalak San Pelaion sustatutako etxebizitzen esleipendun suertatu diren pertsonen behin behineko zerrenda dakargu berriz gaur. Nolanahi ere, zerrenda hau osotuago dago, portale, altuera, pisuaren kokapen eta bere neurriaren berri zehatza gehitu diogulako. Zerrenda behin behinekoa diogu, interesatuek hilabeteko epea dutelako udaletxeko Informazio eta Erregistro unitatean alegazioak aurkezteko. Hain zuzen ere, urriaren 22ra arte, hori barne.

Ordezko edo erretserben zerrendak ere errepikatzen ditugu, esleipendun zenbakiez gain horien izen-abizenak gehitu dizkiogulako. Bestalde, zozketa ekitaldian esandakoa ere gogora ekarri nagi dugu, argigarria izan daitekeelakoan baikaude. Ordezko gehiago beharko balira, zerrenda osatzeko jarraituko litzatekeen prozedura ondokoa izango litzateke: ontzitik ateratako azken bolaren hurrengo zenbakia hartu eta haren ondokoak jarraitu, hain zuzen. Hau da, azken bola 33 izan zenez, hutsunerik izatekotan, 34 hartuko litzateke, 35, 36 eta hurrengoekin jarraitzeko, behar beste hutsune bete arte. Amaitu aurretik, adierazten dizuegu etxebizitzon planoak eskaintzeko asmoa dugula, guk horiek eskuratu bezain laster.

Lotutako albisteak

Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
03.03.25
Betiondon egingo diren zuzkidura-apartamentuen proiektua aurreratua dago

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran