15 gaztek bidaia egingo dute Estrasburgora

06.10.05
Kultura eta Gazteria

Udal honetako Gazteria Zinegotzigoak diruz lagunduko die 15 gazte ermuarrei Estrasburgora joan daitezen Europako Parlamentua ezagutzera. Ekimena ‘Nazioarteko Elkartasuna-Solidaridad Internacional’ izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundearena GKE da, zeinak bidaia antolatu duen urriko azken asterako. Ekimenean nahi duten 18 urtetik 25era bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Interesdunek izena eman beharko dute ‘Torreta’ eraikineko Gazteria Informatzeko Bulegoan, datorren asteartea(urriaren 11a) baino lehen. Bidaia egin nahi duten gazteek izena emateko fitxa bete eta 30 euro ordaindu beharko dute. Lekuak izen-emateen hurrenkerari zorrozki jarraituz esleituko dira, dauden hamabost plazak bete artean.

Bidaiaren nondik norako zehatzagoak ondorengo hauek dira.Irteera urriaren 25ean izango da. Autobusa Bilbotik irtengo da, Ermuan geldialdia eginez bertako gazteak hartzeko. Ondoren bidaiak aurrera jarraituko du Frantziako Colmar hiriraino. Bertan, bidaiariek hotel batean ostatua hartu eta gaua pasako dute. Hurrengo eguneko goizean, autobusa Estrasburgora ailegatuko da. Goizeko 9,30etan parlamentua bisitatuko dute eta ondoren hirian bazkaldu eta berau ezagutuko. Iuntzean, ostera ere, Colmar herriko hotelera bueltatuko dira. Urriaren 27a egun libre izango da, norberak nahi duena bisita dezan. Amaitzeko, 28an, itzulera egingo da. Argibide gehiagorako eta izena emateko jo ‘Torreta’ eraikinean dagoen Gazteria Informatzeko Bulegora. Bulegoa zabalik dago astelehenetik ostiralera bai goizez (10etatik ordu 1era) bai arratsaldez (5etatik gaueko 9etara). Ostiraletan goizetik arratsaldera arte izango duzue zabalik, 8etatik 15etara bitartean. Bulegoko telefonoa 943 17 64 93 da.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du