-Ertibil Bizkaia-, gazteek eginiko arte lanen erakusketa ibiltaria Ermuan

21.10.05
Kultura eta Gazteria

Gazte bizkaitarrek eginiko arte plastikoko obreen erakusketa ibiltaria, ‘Ertibil Bizkaia’ izenez ezagutzen dena, Ermuan izango dugu hilaren bukaerara arte. Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura sailaren erakusketa hori Teresa Murgako aretoan egonen da, datorren urriaren 29ra arte. Erakusketa zabalik dago astelehenetik ostiralera bitartean, arratsaldeko 6etatik 8etara eta, larunbatetan, goizeko 11etatik arratsaldeko ordu 1era. Gazteek eginiko arte garaikideko obrak biltzen dituen erakusketa honetan hogei artistaren lanak biltzen dira. Horien artean, pinturak, argazkiak, marrazkiak, eskulturak eta grabatuak daudelarik. ‘Ertibil’ek ikusleari egungo artearen aniztasunean murgiltzeko aukera eskaintzen dio. Aurtengo hau hogeita bigarren edizio da, Bizkaiko artista gazteentzako lehen txapelketa deitu zenetik. Erakusketa hau Bizkaiko hamabi herritan izan da, aurtengo udazkenetik abendura bitartean. Aurtengoan azpimarratzekoa da emakumeek deialdian eta erakusketan duten pisua eta presentzia nabarmena, aukeratutako hogei partaideetatik hamalau andrazkoak baitira.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du