2005eko musikaldiak, programa erdia beteko du asteburu honetan

21.10.05
Kultura eta Gazteria

Aurtengo Musikaldiaren edizioak bere programa erdia beteko du asteburu honetan. Gaur eta bihar, maila altuko kantu eta musika emanaldi bi ikusteko aukera izango dugu Ermuan. Gaurkoan, herriko ‘Alboka’ eta ‘Pispillu’ abesbatzak kantaldia eskainiko dute Ermuan Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrera dohainekoa da.

Ainhoa Zuazua, bihar gauean

Bihar, Ainhoa Zuazua gazte ermuar ospetsuaren txanda izango da. Honek ere, Ermua Zineman kantatuko du, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Ainhoari laguntzen, Francisco de Borja Mariño piano-jole gaztea izango da. Ikuskizun honetarako sarrerak sei eurotako prezioan salduko dira. Ainhoa Ermura dator berriz ere, abeslari bezala bere lehenengo urratsak eman zituen herrira, ‘Alboka’ Musika Eskolako kide eta ikaslea izan baitzen. Ainhoak, aurten Vienako (Austria) Goi mailako eskola ospetsuan kantu ikasketak amaitu berri ditu eta, ondoren, Estrasburgoko Rineko Opera Nazionalean kontratatu dute.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du