-Katiuska- zartzuelak amaiera emango dio aurtengo -Musikaldiari-

28.10.05
Kultura eta Gazteria

Pablo Sorozabal maisuaren ‘Katiuska’ zartzuelak amaiera emango dio gaur gauean aurtengo ‘Musikaldiari’. Ikuskizuna Ermua Zineman, 22,15etan, izango da, Bilboko ‘Masa Coral del Ensanche’ taldearen eskutik. Sarrerak 8 €uro balio dute eta udal kultura alorreko bulegoan eskuratu daitezke. Sarrerak, telefonoz ere erreserbatu daitezke, 943 17 91 61 zenbakian.

1903.urtean sortu zen Bilboko zabalgunean. Bere sorreratik 1943.urtera bitartean taldea ahots baxuen (grabeen) orfeoi bat izan zen. Harrez geroztik abesbatza eraldatu eta mistoa bihurtu zen, batez ere zartzuelaren generoa landuz, esan daitekeelarik Euskal Herrian genero horrek iraun badu talde honi esker izan dela. Eraldaketa egin zuenetik gaur arte abesbatzak 38 zartzuela antzeztu ditu. Lan eta ibilbide horrek hainbat sari merezi izan ditu eta, jasotakoen artean, aipagarriak dira sei ediziotan estatuko lehen saria eskuratzea.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du