Gazteria Informatzeko Bulegoa kultura sailera lekuz aldatu da

09.11.05
Kultura eta Gazteria

Orain dela gutxira arte Bizkaia Etorbideko ‘Torreta Etxean’ zegoen Gazteria Informatzeko udal Bulegoa kultura sailak Komentukua kalean dituen bulegoetara lekuz aldatu da. Zerbitzuak aste honetan bertan zabaldu ditu ateak kokapen berrian, hainbat egunetan itxita egon ondoren. Zerbitzuaren helburua eta ordutegia bere horretan jarraituko dute, orain arte bezalaxe inolako aldaketarik gabe. Ordutegia ondokoa da; astelehenetik ostegunera bitartean goizeko 10etatik arratsaldeko ordu 1era eta arratsaldeko 5etatik gaueko 9etara. Ostiraletan, aldiz, zerbitzua goizez eta jarraian emango da, goizeko 8etatik arratsaldeko 3ak arte. Gazte erabiltzaileei arreta, beraz, udal kultura sailean egingo da eta, hala jarduerak nola ikastaroak, Ermua Zineman gauzatuko dira hemendik aurrera.

Ikastaro bereziak, Gabonak direla-eta

Azaro eta abenduko hilabeteetarako bi ikastaro berezi antolatu dira, jada, Gabonak ate joka ditugulako. Lehen ikastaroan apaingarri eta eskulanak landuko dira eta, bigarrenean, pintxoak. Ikastaroak datorren astelehen eta asteartean (azaroaren 14 eta 15ean) hasiko dira. Parte hartzeko interesa duten guztiek kultura sailaren bulegoetatik pasa daitezke izena ematera.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz