-Tabakoaren aurreiritziak- bakarrizketa antzeztuko da gaur

22.12.05
Kultura eta Gazteria

Ramón Barea aktoreak ‘Tabakoaren aurreiritziak’ tituluko bakarrizketa antzeztuko du gaur. Antzezpena, Ermua Zineman izango da, iluntzeko 8,30etan hasita. Orain arte, obra horren bertsio bi ezagutzen ziren. Lehenengoa 1886. urtekoa eta fartsa klabean antzezten zena eta, bigarrena, tragikomikoa eta zertxobait beranduago – 1903. urtean, hain zuzen kaleratutakoa. Bigarren hori da gehien bat antzeztu dena eta, hortaz ezagunena. Dena den, orain dela gutxira arte ez da jakin izan Chejovek hirugarren bertsio bat ere idatzi zuela, ez baitzuen argitaratu eta ezagutzera eman inoiz. Testu hori Eusko Jaurlaritzako bekadun betak aurkitu zuen Moskuko Artearen Antzokian. Testua, jostailu tragikomikoa da eta denboraz kanpokoa denez, gaur egun indarrean egoteaz gain, tabakoaren auzia pil-pilean dago. Antzezpena Jone Irazabalek zuzentzen du. Sarrerak zortzi euro balio dute. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du, abendu honetako bere agendaren kulturalaren barne egonik.

Momentu bat bakarrizketan

Kritika

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du